Maingeneatik, ikuspegiak ikusgarriak dira eta, nahiz eta naturaz inguraturik egon, Goizuetako herritik oso hurbil gaude; hortaz, gu bisitatzera etor zaitezkete eta nola lan egiten dugun ikusi.
Gure baserriaren izenak, "Mari Juanaren etxea" esan nahi du, euskaraz. XVII. mendearen amaieran eraiki zuten gure arbasoek, Amerikatik ekarritako artoak ekonomian izandako eraginari eskerrak. Garai hartan, Goizuetako herriko etxe bakoitzaren jabeak mendian bere baserria eraikitzeko eskubidea zuen -non herriko etxearen izen berdinarekin bataiatzen zen- bere nekazari eta abeltzain aberastasunak ustiatzeko. Iraultza industrialak hirietara exodoa eta labore horiek bertan behera uztea bultzatu zuen. 90.en amaieran, balore horien galtzeaz jabetuz, berriro baserriko fruituez baliatuz bizitzea erabaki genuen. Gure kultura birbaloratzea, inplikatzen duen bizimodura itzultzea, ekoizpen ekologikora eta galbidean dagoen bertako arraza bat berreskuratzea, betizua.
Juan Jose Elizalde Usarraga
Maingenea Baserria s/n
31754 Goizueta (Nafarroa)
Tfn.:
655706073
Email:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Eskerrik asko proiektu honen hazia ereiten lagundu duten guztiei. Familiako kideak, lagunak, bizilagunak, sindikatuak, instituzioak, teknikoak,... errealitate hau elikatu duten laguntza, hitz eta animo oro.
BASOKO ZAPOREA:
4 lagunentzako osagaiak: Maingenea arrautza ekologikoak 4. Patata purea. perretxikoak kilo 1. Tipula 1. Baratxuri 1. Oliba olioa eta gatza..